9 de enero de 2015


Ziba eguna

            Duela urte batzuk, Elejabarrin ziba eguna ospatzen dugu. Egun horretan egiten ditugun jarduera guztiak, zibaren ingurukoak dira, ziba egun horretako protagonista bihurtuz.

            Horretarako, bakoitzak lehenengo bere ziba margotzen du eta ostean, eskola ere apaintzen dugu denon artean.











            Umeek, familien parte hartzearekin batera, mota askotako ekintzetan parte har dezakete, besteak beste patioan egiten diren jolas ezberdinetan. Horrez gain, ziba lehiaketa bat antolatzen dugu, non umeek haien abileziak erakusteko eta besteenak ikusteko aukera izaten duten.