Ziba eguna
Duela urte batzuk, Elejabarrin
ziba eguna ospatzen dugu. Egun horretan egiten ditugun jarduera guztiak,
zibaren ingurukoak dira, ziba egun horretako protagonista bihurtuz.
Horretarako, bakoitzak lehenengo
bere ziba margotzen du eta ostean, eskola ere apaintzen dugu denon artean.
Umeek, familien parte hartzearekin
batera, mota askotako ekintzetan parte har dezakete, besteak beste patioan
egiten diren jolas ezberdinetan. Horrez gain, ziba lehiaketa bat antolatzen
dugu, non umeek haien abileziak erakusteko eta besteenak ikusteko aukera izaten
duten.