Gosari osasuntsua
Egun batean, eskolako medikua etorri zen gure gelara
benetako gosari osasuntsu bat nolakoa izan beharko litzateke azaltzeko.
Primeran pasatu genuen elikagaiak eta haien funtzioak osasunerako ikasten.
Eta ondoren, beste egun batean, ikasitako guztia
praktikan jarri genuen: jantokira joan ginen denok elkarrekin gosaltzeko. Gelan
ikusi genien elikagaiak probatu genituen, eta oso esperientzia polita izan zen!